Word Salad Surgery
Dohaintzan jasotako zatiekin josiriko hitz zentzugabe berriak, noizean behin.
Pragmaphilia Labseko Alferkeria Sailak egina · Doakoa · iPhone, iPad eta Mac
Noizean behin (orduan behin, gutxi gorabehera, zuk bestelakorik esaten ez baduzu), Word Salad Surgery aplikazioak hitz berri, ahoskagarri eta guztiz asmatu bat josten du dohaintzan jasotako zatiekin, eta Apple Intelligencek, zure gailuan bertan lanean, hiztegi-sarrera gisa idazten du:
Gingerwhomp (n.): the satisfying thud of a gingerbread house’s roof caving in.
(izena: jengibre-gailetazko etxe baten teilatua behera datorrenean entzuten den danbada atsegina.)
Egun bakoitza desberdina, ondorio iraunkorrik gabe, eta anestesiarik behar gabe.
Zer jasotzen duzu
- Jakinarazpenak: hitz bakoitza isil-isilik iristen da, soinurik gabe, eta zaharrak txukun kentzen dira.
- Widgetak iPhone eta iPadean: Word of the Hour (orduko hitza), hasierako pantailan eta blokeo-pantailan.
- Macaren menu-barra: azken hitza eta haren definizioa, klik batera.
- Aplikazioa bera: Pragmaphilia’s Dictionary (Pragmaphiliaren hiztegia), azken hitza goian eta orain arteko hitzak behean, kopiatu eta partekatzeko.
- Tell a Story (kontatu istorio bat): istorio labur bat, zure gailuan idatzia, zure hitza definizioak dioen bezala erabiltzen duena.
- Ezarpenak: hitzak zenbatero iristen diren, hitz-mota bat eta aukerako gai bat («a rainy Monday», hau da, astelehen euritsu bat), eta Pause Words aukera, kontzentratu behar duzunerako.
Etorkizuneko eguneratze batean: bidali laborategira zure hitz eta istorio gogokoenak. Gure langileek gogokoenak aukeratuko dituzte, eta irabazleek laborategiko oparitxoak jasoko dituzte, doan.
Zertan dabilen
- iPhone eta iPad, iOS edo iPadOS 26 edo berriagoarekin.
- Mac, Apple silicon txiparekin eta macOS 26 edo berriagoarekin.
- Definizioek Apple Intelligence behar dute, aktibatuta, hura onartzen duen gailu batean. Hura gabe ere iristen dira hitzak, definiziorik gabe besterik ez.
Pribatutasuna
Ez du erabiltzaileari buruzko informaziorik biltzen: hitzak zure gailuaren barruan sortzen dira. Ikusi gure pribatutasun-politika.
Laguntza
Galderarik duzu, edo gaizki portatu den hitzen bat? Ikusi Laguntza atala, erantzunak eta gurekin harremanetan jartzeko modua aurkitzeko.
Kredituak
Pragmaphilia Labseko Alferkeria Sailak egina
- John Mifsud
- Pragmatista nagusia eta elektroi-koreografoa
- Tamamo
- Diseinatzailea
- Miss Sakamoto
- Laborategiko zuzendaria




